Bilbon jaio nintzen eta bertan bizi naiz. Ingalaterrako Salford Unibertsitatean burutu nituen BSc (Hons) Music, Acoustics and Recording ikasketak. Ohorezko matrikularekin amaitu nuen karrera eta soinu-teknikari lanetan nabil geroztik. Etxera bueltatu aurretik, Londreseko Soul II Soul estudioetan jardun nintzen laguntzaile gisa.
Euskal Herrira bueltatzean Donostiako Elkar estudioetan ibili nintzen laguntzaile lanetan, Jean Phocas eta César Ibarretxe teknikariengandik ikasten. Ondoren, “Balea Musika Ideiak” grabazio-estudioa ireki nuen beste bazkide batzuekin batera, eta hamahiru urtez bertan aritu nintzen.
Egun, nire kabuz egiten dut lan, eta baita Tio Pete grabazio estudio bikainean ere. Taldeetako partaide guztiak elkarrekin jotzen grabatzea maite dut, eta Tio Pete-ko gelen akustika ezin hobea da horretarako. Gehien atsegin dudana nahasketak egitea da, eta nire etxeko ekipoan zein estudio handi batean egin dezaket hori.
Hainbat musika estilo jorratzen ditut, hala nola musika klasikoa, rocka, folka, elektronikoa edo rapa.
+34 687 81 71 56
Bilbao, Bizkaia